↑ Volver a · Saludo de Cultura

· Saludo Cultura 2017

Como una irunesa más… Gora Irun! Gora San Martzial!

Y de repente…ya están aquí. La ciudad se viste de rojo para recibir los días más especiales del año. Los redobles empiezan a resonar por las calles del barrio, tarareas las marchas de San Marcial al tiempo que escuchas a tu vecino ensayar con el txibilito, y yo no puedo sentirme más orgullosa de ser irunesa.

No encuentro un estado de ánimo más intenso y emotivo que el que me provoca el mes de junio y las fiestas de San Pedro y San Marcial. Y ahora, además, lo empiezo a sentir meses antes, desde el momento en el que en el área de Cultura empiezan los preparativos. Con ilusión y cariño, y siempre de la mano de las entidades irunesas, elaboramos un programa que intentamos mejorar y enriquecer cada año manteniendo el espíritu y las tradicionales citas que muchos iruneses viven cada año con entusiasmo.

11 meses de espera para esos días en los que los iruneses nos sentimos un poquito más felices. Junio es como si fuera nuestro ansiado recreo cuando éramos niños. Ese instante en el que se origina un cúmulo de emociones. Ese espacio de tiempo en el que tienes el corazón a mil y quieres llegar a todo. Esos momentos en los que exprimes al máximo el tiempo para disfrutarlo con los tuyos. Ese sueño que, en cuanto se acaba, comienza la cuenta atrás para el siguiente.

Pero no todos pueden disfrutar de la misma manera este sueño de San Marcial y es justo acordarnos de ellos. Algunos por la distancia, otros porque ya no están, pero muchos, porque son unos días de mucho trabajo. A vosotros os mando un cariñoso saludo y mucha fuerza. Y a todos los irundarras, os deseo unas felices fiestas y que las vivamos con respeto, emoción y alegría, mucha alegría.


Beste irundar bat gehiago bezala… Gora Irun! Gora San Martzial!

Eta bat-batean… hementxe daude. Hiria gorriz jantzi da urteko egunik berezienei harrera egiteko. Erredobleen durunda aditzen da auzoko kaleetan zehar, sanmartzialetako doinuak ahopekatzen ari zaren bitartean, zure bizilagunari aditzen diozu txibilitoaz entseatzen, eta ezin harroago sentitzen naiz irundar izateaz.

Ekainak eta San Pedro eta San Martzial jaiek eragiten didaten gogo-aldarte intentsuagorik eta hunkigarriagorik ez dago. Eta orain, gainera, hilabete batzuk lehenagotik hasten naiz nabaritzen, Kultur arloan prestaketekin hasten diren lipar horrexetatik. Ilusioz eta maitasunez, eta betiere entitate irundarren eskutik, urtero hobetzen eta aberasten saiatzen garen programa bat prestatzen dugu espiritua eta irundar askok urtero gogoberotasunez bizitzen dituzten hitzordu tradizionalak mantenduz.

11 hilabeteko itxaronaldia dago irundarrok zertxobait zoriontsuago sentitzen garen egun horiek iritsi arte. Txikitan irrikatzen genuen atsedenaldia bezala bizitzen dugu ekaina. Emozio piloa sortzen den une hori. Bihotza pilpira dabilkizula gauza guztiak egin nahi dituzun denbora-tarte horixe bera. Denborari zuku guztia ateratzen ematen dituzun memento horiek, familiakoekin gozatzeko. Amets bat da, eta amaitzen denean, hurrengorako atzera-kontua hasten da.

Baina guztiek ezin dute modu berean gozatu San Martzialeko amets hau. Batzuek distantzia dela eta, beste batzuek -berriz- dagoeneko ez daudelako gurekin, baina askoren kasua da lan handiko egunak direla. Zuei bidaltzen dizuet maitasunezko agur bat, eta indar asko ere bai. Eta irundar guztioi ere bai, jai zoriontsuak igaro ditzazuela, eta begirunez, emozioz eta alaitasunez, alaitasun handiz bizi ditzagula.

kultura16

 

Juncal Eizaguirre Rosa
Kultura Zinegotzia
Concejal de Cultura